Galerak laurdenera murriztuta itxi du urtea Eroskik

Balantze ekonomiko berria aurkeztuta, banaketa kooperatibak jada "amaitutzat" jo ditu saneamendu operazioak eta nabarmendu dute Zurekin izeneko eredu komertzialak izan duen arrakasta. Datuetan, fakturazioa 6.058 milioi eurokoa izan da eta galerak 61 milioikoak.

Prentsa ohar  bidez jakinarazi ditu banaketa kooperatibak 2015 urteko kontuak. 61 milioi euroko galerak izan ditu Eroskik aurreko urtean, hala, 2016ko urtarrilaren 31an, emaitza negatiboa txikituta itxi du urte ekonomikoa Eroskik; %78ko hobekuntzarekin. Emaitza horrekin, beraz, amaitutzat jo dituzte saneamendu operazioak.

Ekitaldi ekonomikoa, azaltzen dutenez, elikagaien merkatuaren hazkunderik ezak eta erregaien prezioaren deflazio egoerak markatu dute. Halaber, fakturazioari eutsi izana lorpentzat jotzen dute Eroskin, dendetan eginiko birmoldaketaei, EROSKI Kluba programaren arrakastari eta frankizia denden hedapenari esker.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.