Identifikatutako oztopoei irtenbideak bilatzea da asmoa, eta gaurko ekinaldiarekin, bide horri eman diote hasiera.
Oztopo nagusiak
Arazo nagusia da lur publikoaren eskaintza txikia dela eta gainera, ez dela dagoenaren transmisiorik egiten. Hori bakarrik ez, izan ere, mesfidantza handia baitago lurrak errentan ematerako orduan. Lotura sentimentala ere beste arazo bat da. Askok ez dute jabetzak errentan eman gura familiatik jaso duten hori bere horretan mantendu gura dutelako. Bestetik hor daude oinordekotzari lotutako arazoak ere.
Aristegik nabarmendu du transmisio barik ez dagoela baserria biziberritzerik eta irtenbideak guztion artean bilatu behar direla. Hala, lankidetza behar dela dio. Erakundeek ere badutela bide horretan zer egin nabarmendu du eta bideak erraztu beharko lituzkeela.