Komunikatuz Eraldatu jardunaldiak gaur Arrasaten eta ostegunean Oñatin

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko mai. 24a, 14:15
Komunikatuz eraldatu.

Komunikatuz Eraldatu - herriak euren komunikazioaren jabe jardunaldien barnean gaur Arrasaten eta ostegunean Oñatin Latinoamerikako herri indigenek euren egoera azaldu eta eskubide urraketak salatzeko eginiko dokumentalak izango dira ikusgai.

Dokumental hauek herri indigenei komunikabide handiek ezartzen dieten estereotipoez betetako irudia hausten dute eta erakusten dute nola herri hauek euren komunikabideak eraiki eta dokumentalak grabatzen dituzten herri bezala euren hizkuntzak, kultura eta nortasuna sendotzeko ere.

Dokumentalak ikusi ostean gainera zuzenean Mexiko, Argentina edo Bolibiako gonbidatu komunikatzaile indigenekin hitz egiteko aukera egongo da.

Mugarik Gabe eta Elkarhezitzen-ek Goiena Komunikazio Taldearen laguntzaz antolatu dute Komunikatuz Eraldatu. Mahai-ingurua osorik eskainiko da Goiena Telebistan, ekainaren 1ean, 22:00etan.

Gaur Arrasateko Kulturaten (19:00etan):

Herri Indigenek egindako dokumentalak: Malla malla pewenche, memoria y resistencia mapuche (39min) eta Soy colla (15min) + Mariano Estrada komunikatzaile indigenarekin hitzaldia.

Maiatzak 26 ostegunean Oñatiko Zinema aretoan:

Herri Indigenek egindako dokumentalak: Malla malla pewenche, memoria y resistencia mapuche (39min) eta Soy colla (15min) + bi Komunikatzaile indigenekin hitzaldia: Ivan Sanjines boliviarra eta Bashe Nuhem argentinarra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak