LKSren 25. urteurrena Tabakaleran ospatuko dute 700 bazkideek

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko mai. 24a, 11:16
LKS 25. urteurrena.

Urteroko batzarra egingo dute datorren ostiralean, maiatzak 27, LKS eta LKS Ingeniaritza kooperatibek, eta bide batez, sorreraren XXV. urteurrena ospatuko dute.

Batzarrak egin ondoren, Tabakalera eraikinaren patioan egingo da ospakizuna, kutsu sozial eta kultural nabarmenekoa, Donostia 2016 kultura-hiriburutzaren barruan. LKSko 700 kideek (bazkideak eta langileak) jaso dute ekitaldirako gonbita, bai eta taldearen sortzaileek ere, zeinei omenaldi beroa egingo zaie. Bideo baten bidez erakutsiko da LKSren historia: sortzaileen adierazpenak, taldearen sorrera eta garapenaren gakoak, lorpen nagusiak...

Ospakizunean izango dira Iñigo Urkullu lehendakaria, Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olano, Donostiako alkate Eneko Goia eta Mondragon Taldeko presidente Javier Sotil.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak