Diploma-banaketako ekitaldian, Asier Lizarriturrik, Kiro Roboticseko ingeniaritza-zuzendariak, “Bidea edo helburua” izenburupean hitzaldia eskaini zuen gainera.
Titulu horiek lortzeko, ikasle guztiek gutxi gorabehera urtebeteko Karrera Amaierako Proiektua egin dute, enpresaren batekin lankidetzan. Horietako enpresa asko atzerrikoak izan dira: Frantziakoak, Suediakoak, Turkiakoak, Txekiar Errepublikakoak, Italiakoak, Poloniakoak, Erresuma Batukoak, Danimarkakoak eta Suitzakoak, besteak beste.