Leintz Eskola Kiroleko azken jaia maiatzaren 28an izango da, Aretxabaletan

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko maiatzaren 20a

Leintz Eskola Kirola

Aretxabaletako kiroldegi eta futbol zelaiko instalakuntzetan egingo du LEK-k ikasturteko azken jaia. Ikasturte osoko programari amaiera emango zaio goizez burutuko diren ekintza ezberdinekin eta urteko sari banaketa eta zozketa burutuko dira amaitzeko.

Urteko programa amaituta, ekainean zehar Sustapen Jarduerak (eskalada, golfa, surfa, espeleologia eta abentura parkea) antolatuko ditu LEK-k, ikastetxeetan oporrak hartu bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak