Hiruhileko arteko tasa %0,8 izan da, aurrekoa baino hamarren bat handiagoa. Horri esker, datozen hiruhilekoetan ere “gehikuntza garrantzitsua lortuko dela bermatzen da”, aurreikuspenen egilearen, Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Finantza Saileko Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzaren esanetan.
Enpleguaren datu aurreratua %1,9 izan zen, lanaldi osoko lanpostu baliokidetan neurtuta; kasu horretan, aurreko datua baino txikiagoa izan da, gutxigatik bada ere.
Zerbitzuek eta industriak, bilakaera positiboa
Sektoreen balio erantsiari dagokionez, kontuen aurrerapenak datu hori zehazten ez duten arren, Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak dio “zerbitzuek bilakaera positiboa” izan dutela eta industriak “hazkunde erritmo dinamikoa” lortu zuela. Industria ekoizpena %4 baino zertxobait gehiago hazi zen urtarril eta martxo artean, eta industria giroa “gero eta baikorragoa” da. Bestalde, zerbitzuetako negozio zifra %5en inguruan dago oraindik, “baina turismoaren emaitzak tas ahorren gainetik daude oso garbi”.