Plataformatik jakinarazitakoaren arabera, testua dagoeneko aurkeztu zaie alderdi politiko eta sindikatu guztiei, eta honakoek baiezkoa eman dute: sindikatuen aldetik, ELA, LAB, STEILAS eta ESK sindikatuek. Alderdi politikoen aldetik, berriz, honako hauek: EH Bildu, Ahal Dugu-Podemos, EA, Alternativa, Sortu, Aralar (akaso banaka edo akaso EH Bildu bezala), Irabazi, Gorripidea eta Equo. PSE-EEk eta EAJk, berriz, ez direla bertaratuko esan dute, "baina arrazoiak ez dakizkigu", diote plataformatik.
Eta ingurumen arloko taldeen aldetik, berriz, baiezkoa eman dute Zero Zabor eta Ekologistak Martxan taldeek; eta Greenpeace eta Eguzki elkarteen erantzun zehatzik, berriz, ez dute eskuratu oraingoz.