Partidu hori galdu ostean finalera sailkatzeko aukerak galdu zituzten, eta 3. eta 4. postuengatik Fortunako ordezkarien kontra lehiatu ostean 3-1 galdu zuten, baina hura ere partidu oso ona izan zen. Hala, asteburuan lehiarik irabazi ez izanak ez du urte osoan egindako denboraldi ederra ilundu: "Taldeko jokalarien jarrera urte osoan paregabea izan da eta boleibolean jokatzeko erakutsitako gogo honek bailaran boleiko sena piztu duela esanqgo genuke; izan ere, hurrengo urtean, Arizmendik, infantil eta kadete talde bana izango ditu", adierazi dute taldeko ordezkariek.