Oñatiko eta Elgetako alkateak Eudel berriko Gipuzkoako Batzorde Eragilean

Eneko Azkarate 2016ko mai. 17a, 08:32
Atzo Elgoibarren egindako bilkurako irudia: Eudelen Batzorde Eragilea.

EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta PPko zinegotzi eta alkateek osatzen dute Eudel Euskadiko Udalen Elkartearen batzorde eragilea. Joan den maiatzaren 9an aurkeztutako hautagaitza bateratu eta bakarra berretsi du Eudelek, Euskal Autonomia Erkidegoko udaletan ordezkaritza duten indarren artean adostasuna lortu ondoren. Gipuzkoako Batzorde Eragilean, Debagoieneko bi ordezkari daude, Oñatiko eta Elgetako alkateak: Mikel Biain eta Iraitz Lazkano, hurrenez hurren.

Euskal Autonomia Erkidegoko udaletako alkateek, atzo, astelehena, Elgoibarren izandako Batzar Orokorrean, joan den maiatzaren 9an hainbat indarrek aurkeztutako hautagaitza bateratu eta bakarra berretsi zuten, aho batez, Eudelen, Batzorde Eragilearen eta hiru lurralde batzordeen organo berrietan "Euskadiko tokiko gobernuetako sentsibilitate guztiak gehitzeko adostasuna" lortu ondoren.

Emandako 811 botoen 808 botorekin (3 zuriak) onartu zen hautagaitza bateratua. Getxoko alkatea, Imanol Landa, Eudelen elkarteburu aukeratu zuten berriro, 2016-2019 aldirako. Irungo alkate Jose Antonio Santano lehen elkarteburuordea izango da berriro ere, eta Errenteriako alkateorde Garazi López de Etxezarreta bigarren elkarteburuordea izango da.

Elkarteburuaz eta bi elkarteburordeez gain, Batzorde Eragile berria 12 kidek osatuko dute: 12 emakume eta gizon, hiru lurraldeetako zinegotziak, tamaina guztietako herrietakoak eta kolore guztietako tokiko gobernuetakoak.

Batzorde Eragileaz gain, atzoko batzarrean Eudelen Lurralde Batzorde bakoitzeko (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) 9 kideak ere berritu ziren. Horietako bakoitzean, aurkeztutako hautagaitza bateratu eta bakarra berretsi zen.

Eudelen Gipuzkoako Lurralde Batzordea

  • Aitor Aldasoro Iturbe. Beasaingo alkatea. EAJ
  • Ane Beitia Arriola. Elgoibarko alkatea. EAJ
  • Jaime Domínguez-Macaya Laurnaga. Donostiako zinegotzia. EAJ
  • Nekane Arrizabalaga Manterola. Aiako alkatea. EAJ
  • Josetxo Mendizabal Irigoien. Zestoako alkate. EAJ
  • Mikel Biain Berraondo. Oñatiko alkatea. EH Bildu
  • Iraitz Lazkano Garitaonandia. Elgetako alkatea. EH Bildu
  • Estitxu Elduaien Uranga. Azpeitiko alkateordea. EH Bildu
  • Miguel de los Toyos Nazabal. Eibarko alkatea. PSE-EE

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak