Apirila arteko bilakaera positiboaren zergatia azaltzerako orduan, BEZen izandako hazkundea nabarmendu du Larrañagak, bai Aldundiak kudeatzen duenean zein Estatuarekiko doikuntzetan. Lan atxikipenen eta zerga berezien sarrerek ere bilakaera positiboa izan dute, eta Sozietateen gaineko Zergaren itzulketak behera egin du. Beste aldean, loteria eta apustu jakin batzuen sarien gaineko karga berezia eta ondare irabazien atxikipenek bilakaera negatiboa izan dute.
Errentaren esparruan, lan atxikipenen atalean 9,2 milioi gehiago jaso ditu Ogasunak (+%2,3). Ondare irabazien atxikipenak eta kapital higikorraren etekinen atxikipenak, aldiz, bilakaera negatiboa izan dute: 6,6 eta 3,5 milioi gutxiago, hurrenez horren. PFEZ osorik hartuta ere, emaitza negatiboa da, pasa den urtean baino 3 milioi gutxiago batu baitira (-%0,9).
Sozietateen zergan, 7,5 milioi gutxiago
Sozietateen gaineko zergaren atalean, kuota diferentzial garbiaren sarrerak 7,5 milioi jaitsi dira eta itzulketak, bere aldetik, 14,3 milioi gutxitu 2015eko apirilarekin alderatuta. Azkenik, Aldundiak kudeatzen duen BEZari dagokionez, zerga bilketa metatua %10,1 igo da aurreko urtearekin alderatuta, hau da, 32,2 milioi euro gehiago bildu dira: 26,4 milioi gehiago batu dira (+%7,2), itzulketak 0,6 milioitan jaitsi dira (-%0,4) eta lurraldeen arteko doikuntzak 5,2 milioi igo dira (+%4,3).