Larunbatean AKE elkarteak eta Erain Debagoiena ekimenak antolatutako tenis-padel eta squash txapelketak ospatu ziren, erabakitzeko eskubidearen eta ekainak 5eko herri galdeketaren alde, alegia.
Azpimarratzekoena emakumeen parte hartze kopurua izan zen. Izan ere, Padeleko txapelketan emakumeak izan ziren gehiengoa, elkarteak urte honetarako jarritako helburuetako bat betez.
Irabazleak:
- Padel Emakumeak: Esther Martin eta Maitane Roa.
- Padel Gizonak: Fernando Okina eta Joxe Gorosabel.
- Squash: Aritz Gordo.
- Tenis: Eneko Fernandez.