Nesketan, bigarren izan den Gernikako Janire Arrizabalagari 45 segundo atera dizkio Edurne Elkoroiribek, eta 1:42ra helmugaratu da hirugarrena, Mari Carmen Olaso lasartearra. Aretxabaletako lehen emakumea Zorione Herrasti izan da, laugarren orokorrean.
Bikoteka, berriz, Zizurkilera joan da bigarren postua, eta Arrasatera hirugarrena, Ane Zabalarentzat eta Igor Martinezentzat izan baita.
Nagusien lasterketaren aurretik, neska mutikoenak jokatu dira.