Debagoieneko denek gainditu dute Herriartekoaren lehen kanporaketa

Julen Iriondo 2016ko mai. 14a, 12:42

Bergarako atzoko nagusien partidua.

Bergara izan zen itzulerako partiduak etxean jokatu zituena, eta joanekotik zekarten aldeko 2-1ekoa 5-1eko bihurtu zuten, Lasarteri maila guztietan irabazita. Oñatik Zumarraga eta Arrasatek Aia kanporatu zuten.

Nagusien partidua galdu egin zuen Bergarak Lasarteren kontrako joanekoan, aurreko astean; atzo, ordea, hura ere irabazi, 22-20.

Emozioz betetako partidu polita izan zen; partidua bera, nahiz eta ordurako Bergarak aurrera egingo zuela ezaguna izan. 13-19 egon zen Lasarte aurretik, baina Eneko Muguruzak –atzean Aritz Rezustak ondo lagunduta– azken txanpa ederra egin eta etxean geratu zen azken partidua ere.

Aurretik, kadeteek 22-8 eta gazteek 22-1 irabazi zuten istorio gutxiko lehietan. Kadeteetan Ander Etxaniz izan zen laukoteko onena, pilotari argia dela erakutsiz eta tantoa bukatzeko modua erraz ikusiz; Alex Roigek –berez infantila– ere ondo egin zuen bere lana.

Gazte mailan, berriz, Zubizarretak atzean ibili zuen pilota, eta defendatu ondo. Eta Oterminek erakutsi zuen ze kolpe duen; bera izan zen onena.

Oñati eta Arrasate

Oñatiarrek 1-2 irabazi zuten Zumarragan; 4-22 izan zen emaitza kadeteetan, 7-22 gazteetan eta 22-7 nagusietan. Oñatin ere 2-1 irabazi zutenez, aurrera egin dute.

Arrasatek, berriz, 3-0ekoa zeraman Aiara alde; atzo 2-1 galdu zuten, baina aurrera egin dute arrasatearrek ere. Kadeteek 22-20 galdu zuten, gazteek 22-11 eta nagusiek 8-22 irabazi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak