'Edertasuna barnealdean dago. Etorri eta ezagutu' lanak jaso du Euspoteko sari nagusia

Maite Txintxurreta 2016ko mai. 12a, 20:47

Bosgarren edizio honetan, Gipuzkoa barnealdeko turismoa izan da gaia. Arkupe aretoan egin dute hogei lan finalisten proiekzioa eta sari banaketa ekitaldia, Anjel Alkainek gidatuta. Antolatzaileek nabarmendu dute bosgarren edizio honetan lehiaketa "kontsolidatu" egin dela. Sare sozialetan jarraipen eta parte hartze handia izan duela ere azpimarratu dute ekitaldian.

Hona hemen saritu guztien zerrenda:

  • Spotik onena / 1.000 euro


‘Edertasuna barnealdean dago. Etorri eta ezagutu! spota.

Egileak: Patxi Irigoyen, Kike Otegui, Ibai Zabala eta Martxel Zubia.

Gipuzkoako Diputazioko ordezkariak banatu du saria.

https://www.youtube.com/watch?v=uOTXBtrzlr0

  • MUko ikasleen spotik onena / 500 euro


‘Sartu barrura’ spota.

Egileak: Joseba Fuentes, Saioa Murura, Iratz Urkizu eta Josu Odriozola.

Mondragon Unibertsitateko ordezkariak banatu du saria.

https://www.youtube.com/watch?v=fVxiIKM3KsI

  • Publikoaren saria / 500 euro


‘Amestu, murgildu, bizi’ spota.

Egileak: Alaine Aranburu, Eider Ballina, Anne Baskaran eta Imanol Eppherre.

2.000 bozkatik gora jaso dira sarean guztira. 220 bozka jaso ditu irabazleak.

Music Libraryko ordezkariak banatu du saria.

https://www.youtube.com/watch?v=SeIuJU_dXKY

  • Gazteen saria (14-18 urte) / 250 euro


(Puntuazio berdinketa izan dute bi lanek. Beraz, bi irabazle izan dira eta saria bi taldeen artean banatu da).

‘Etorri, bizi, gozatu’ spota.

Egileak: Eider Pozo, Marina Mulas, Maider Uribeetxebarria, Nerea Madinabeitia eta Leire Ancin.

https://www.youtube.com/watch?v=66F9D91A1B8

‘Gozatu Gipuzkoa’ spota.

Egileak: Danel Teran Fernandez eta Iker Plazaola Acosta.

https://www.youtube.com/watch?v=Zc26PrWQRxk

Aretxabaletako Udaleko ordezkariak banatu du saria.

Erlazionatuak

Euspot 2016: irabazleen argazkiak

Maite Txintxurreta 2016 mai 12 Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak