Gorka Judez: "Urteko sasoi onenean gaude igoera fasea jokatzeko"

Xabier Urtzelai 2016ko mai. 13a, 08:00

Joan den astean, fasera sailkatuta, ateratako argazkia, aldagelan. | natra oñati

Azken zazpi jardunaldietako esprintak emandako emaitza ederrari esker lortu du Natra Oñati Aloña Mendik Lauko Finalera sailkatzea: "Eta ligako momenturik onenean gaudela esango nuke gainera", dio Gorka Judezek, azken asteotan taldeak ze maila eman duen ikusita.

Asteburuan aurrean izango dituzten kontrarioak, printzipioz, ez dira eurak baino gehiago: "Esaterako, azken zazpi partidu hauetan maila ona eman dugu Goierri Verkol eta Mungiakoen kontra, baina igoera fasean zerotik hasiko gara denok. Akaso, guk estutu egin behar izan dugu fasean egoteko, eta kontrarioek jokalari batzuei atsedena eman diete. Baina, sekula ez dago jakiterik horrek ze emaitza emango duen".  
Hasteko, egin beharreko lehenengo zeregina zapatuan Mungia finaletik kanpo uztea izango da (18:00, Manuel Lardizabal kiroldegia, Donostian). "Oso partidu gogorra izango da, beteranotasun handiko taldea delako, eta ligan ere indarrak oso parean izan ditugulako, bai euren kantxan, eta baita gurean ere".

Finala, domeka eguerdian
Eta, zapatukoa gaindituz gero domekan izango dute finala: "Finala saria izango da, iazko arantza ateratzeko aukera. Finalak irabazteko daude, baina emaitzetatik harago garrantzitsua da taldeko jokalari gazteek halako fase bat jokatzeko aukera izatea".

Zapatua
16:00 Erroibide I.-Goierri
18:00 Mungia-Natra Oñati
Domeka
12:00 Finala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak