Energia sektoreko aukeren gaineko jardunaldia antolatu du Garapen Agentziak

Leire Kortabarria 2016ko mai. 13a, 08:00

Energia jarduerei lotutako aukerei heldu edo horietan sakontzeko interesa duten enpresetako arduradunendako jardunaldia antolatu du Garapen Agentziak. Izen emate epea zabalik dago.

Jardunaldia, Negozio aukerak energia sektorean deitutakoa, maiatzaren 26an, eguenez, izango da, Debagoieneko Mankomunitatearen egoitzan.

Egitaraua honako hau da:

09:00: Aurkezpena eta jardunaldiaren hasiera. Koldo Azkoitia Zubizarreta (Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziako Arduraduna) eta Joseba Sagastigordia (Saiolaneko Arduraduna)
09:15: Energia sektoreko etorkizuneko erronkak: RIS3 Euskadin, joerak eta garapen teknologikoak. Jon Andoni Barrena (Mondragon Unibertsitatea)
09:40: ETEentzako aukerak energia sektorean: proiektu berritzaileen adibideak. Sergio Saiz (Tecnalia)
10:05: Energia sektorean barneratu eta hazi: Erreka Taldearen kasua. Imanol Olaskoaga (Erreka Taldea)
10:30: Galde-eskeak
10:45: Negozio aukerak elkarlanean. Parte-hartzaileen arteko dinamika, interes komuneko negozio aukerak identifikatzeko
11:15: Eskualdeko DIBI proiektua. Angel Mari Etxabe (Saiolan)
11:30: Jardunaldiaren amaiera eta kafe-solasa

Argibideetarako, deitu 943 79 30 90 telefonora edo bidali mezua enpresa@debagoiena.eus helbidera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak