Hiru autobus geraleku kenduko dituzte Pentekoste jaietako egunetan

Egubakoitzeko 16:00etatik aurrera. Eibarrera norabidean dauden BBVA eta Santa Marinako geralekuak eta Arrasatera norabidean dagoen Santa Marinakoan ez dute geldialdirik egingo autobusek.

Bestalde, gaueko autobus zerbitzu bereziak izango dira egubakoitzean eta zapatuan inguruko herrietatik Bergarako jaietara joan etorria egiteko.

Egubakoitzean, Eibar, Soraluze, Bergara, Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatza ibilbidea izango duen autobusa izango da, eta hainbat joan etorri egingo ditu gauean zehar. Bestalde, Antzuola-Bergara-Elgeta ibilbidea burutuko duen autobusa ere izango da, kasu horretan, egubakoitzean zein zapatuan.

Autobusen ordutegiak hemen.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.