'Txomin Txapel' eguna maiatzaren 20an ospatuko da

Imanol Beloki Unamuno 2016ko maiatzaren 10a

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko eta Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleen eguna ospatuko da Eskoriatzan, Txomin Txapel moduan ezaguna dena. Maiatzaren 20an, egubakoitzean, eta bertan; jolasak, bazkaria, bertsolariak, musika eta festa izango da egun osoan zehar.

Egitaraua

10:30ean Ezagutzeko jolasak

12:00etatik 14:00etara Maskarada eta Tobera

14:00etan Trikipoteoa

15:00etan Bazkaria Eskoriatzako unibertsitateko parking-ean edo frontoian, eguraldiaren arabera.

Ondoren Bertsolariak: Ane Zuazubiskar eta Asier Galartza

18:00etan Elektrotxufla eta Alkolinpiadak

20:30ean Gaitzerdi erromeria, Pecozza United…

Txosna ere egongo da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak