Bederatziurreneko mezak 19:00etan izango dira, parrokian. Santa Rita eguna maiatzaren 22a da, baina Hirutasun Santuaren festa denez, hilaren 23an, astelehenean, ospatuko dute. Meza bakarra emango dute 19:00etan –hileta egonez gero, 11:00etan izango da meza hori–.
Bedeinkatuko diren arrosak norberak eroan behar ditu.