Haizeari aurre eginda ospatu dute Asentzio Eguna

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko mai. 8a, 17:44
Asentzion eguerdian ateratako argazkia

Haizea zakar ibili da goizean baina eguerdirako baretu da pixka bat eta Asentzion ez dute arazorik izan ospakizuna egiteko. Meza ostean jatekoa eta edatekoa prestatu dute denendako bordan eta Angiozarko trikitilariek giroa alaitu dute. "Elgeta, Ubera eta Angiozar batu eta Asentzio batura horren topaleku izatea gura dugu. Egun honi indar handiagoa ematen saiatuko gara datozen urtetan", adierazi du Iraitz Lazkanok, Elgetako alkateak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak