Hauxe da Euskalmet-ek bidalitako eguraldi iragarpena:
Domekan
Zerua hodeitsu agertuko da, tarteka oso hodeitsu. Noizbehinka zaparrada txikiak botako ditu, zenbait lekutan ertainak izango dira eta trumoiak joko du, bereziki egunaren bigarren partean eta barnealdean. Hego-ekialdeko haizea bizi ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogorrekin. Tenperatura maximoetan, aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira barnealdean eta gutxi igoko dira kantauri isurialdean.
Astelehenean
Zerua tarteka hodeitsu agertuko da. Noizbehinka zaparrada txikiak botako ditu, zenbait lekutan ertainak eta trumoiak joko du, bereziki egunaren bigarren partean eta barnealdean eta bertan baliteke noizbehinka gogorrak izatea. Hego-osagaiko haizea ahul-bizi ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogor batzuekin haizeguneetan egunaren lehenengo partean. Tenperatura minimoetan, aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira. Tenperatura maximoak gutxi igoko dira barnealdean eta aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira kantauri isurialdean.
Martitzenean
Goiz-lanbroa. Zerua hodei gutxirekin agertuko da. Arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira eta noizbehinka zaparrada txikiak botako ditu, zenbait lekutan ertainak izango dira eta trumoiak joko du. Hego-osagaiko haizea ahul-bizi ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogor batzuekin mendi inguruetan egunaren lehenengo partean. Tenperatura minimoak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira eta maximoetan, aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira.
Eguaztenean
Zerua hodeitsu edo oso hodeitsu agertuko da. Zaparrada txiki-ertainak botako ditu, aukera handiagoarekin eta sarriago kantauri isurialdean. Goizaldean hego-osagaiko haizea ahul ibiliko da eta goizean ipar-mendebaldetik finkatuko da ahul-bizi. Tenperatura minimoetan, aldaketarik ez eta maximoak nahikoa jaitsiko dira.