Arrasatek, Oñatik eta Bergarak abantailarekin hasi dute Herriarteko Pilota Txapelketa

Aiaren (3-0), Zumarragaren (2-1) eta Lasarteren (2-1) kontra jokatuko dituzte, hurrenez hurren, lehen kanporaketaren joaneko partiduak . Hurrengo asteko egubakoitzean jokatuko dituzte itzulerakoak.

Egubakoitzean jokatu zuten Arrasatek eta Oñatik. Arrasatearrek hiru partiduak irabazi zituzten Aiako bikoteen kontra: kadeteetan 22-17, gazte mailan 22-18 eta seniorretan 22-2.

Oñatiarrek aldiz, kadete eta gazte mailetako puntuak irabazi zituzten: 22-2 eta 22-20. Senior mailan Zumarragako bikotea izan zen hobea: 7-22.

Bergarak, etxetik kanpo

Bergarako taldeak Lasarten hasi du Herriartekoa eta kadete eta gazte mailetako puntuak lortu ditu: 22-20 eta 22-9. Senior mailan galdu egin dute, 19-22.

Emaitzak ikusita hiru herrietako ordezkariak "itxaropentsu" daude kanporaketa gainditu eta aurrera egiteko.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.