Mondrak irabazi egin du (0-2) eta Bergarak ere bai (2-0)

Biek ala biek etxeko lanak egin dituzte Zestoaren eta Amaikak Baten kontra, eta Erregional Preferenteko bigarren postua azken jardunaldian erabakiko da.

Agorrosinen, Bergararen eta Amaikak Batek partiduaren atsedenaldirako jakinekoa zen Mondrak Zestoa menderatu zuela (Mikel Aizpurua eta Gorka Eraña izan dira golegileak). Ordurako, baina, mahoneroak 1-0 zeuden aurretik markagailuan Xabier Jorgek sartutako golari esker.

Liga irabazi duen taldeari omenaldia egin ostean, etxeko taldeak gogor hasi du partidua. Baloia menderatuz. Debako taldea ez da intentsitate berarekin zelairatu, eta mahoneroen lehen aukerak atezainaren huts batzuen ondorioz etorri dira. Jorgek areaz kanpoko falta jaurtiketa baten sartu duen golaren ostean, etxeko taldea lasaitu egin da eta partidua kontrolpean izan du.

Bigarren zatian ezer gutxi aldatu da Agorrosinen. Bergara bigarrenaren bila eta Amaikak Bat, nahi eta ezin. Debako jokalari batek bere atean sartutako golarekin bukatu da partidua.

Azken jardunaldia

Mondraren, Bergararen eta Urolaren garaipenen ostean, azken jardunaldian erabakiko da nork bukatzen duen txapelketa bigarren lekuan. Mondrak eta Urolak elkarren kontra jokatuko dute Mojategin. Biek ala biek irabazi behar dute lehia. Hori lortu ezean, Bergarak izango ditu bigarren bukatzeko aukerak, Soraluzeren kontra irabaziko balu.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.