Egubakoitzean kontzertuak egin zituzten Bergaran, Oñatin, Aretxabaletan, Eskoriatzan eta Arrasaten. Alemaniako, Suitzaki, Letoniako, Albaceteko eta Kataluniako musika eskoletako ordezkariak egon ziren. Azken horiek, Arrasateko Monterronen egin zuten bat Arrasate Musikaleko kideekin. Sant Feliuo eta Banyoleseko orkestra gazteek eta big band taldeek emanaldi ederrak egin zituzten. Baita, Arrasate Musikaleko banda gazteak ere.
Eslovakiarrak eta hungariarrak, Bergaran
Zapatuan beste hainbat musika eskolen txanda izan zen. Oñatin, Aretxabaletan, Aramaion, Arrasaten eta Bergaran egin zituzten kontzertuan. Azken horretan, Hungariako gitarrista talde batek eta Eslovakiako bandak eta abesbatzak parte hartu zuten. Gitarren doinu lasaien ostean, Sabinov musika eskolako kideek doinu eta ahots ederrez bete zuen San Martin plaza. Doinu ezagunak interpretatu zituzten; besteak beste, La Mision pelikulako soinu banda.
Europako ereserkia
Emusik jaialdian parte hartu duten 8.500 musikariek modu berean hasi eta bukatu dituzte herririk herri egindako emanaldia. Europako ereserkiaren hasi eta Musikatu bizitza kantuarekin bukatu.