'Hamaiketako jasangarria' egitasmoa bultzatuko du Debagoieneko Mankomunitateak

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko maiatzaren 6a

Ogitartekoaren bilgarri berrerabilgarrien erabilera sustatu nahi dute. Hori dela eta, Debagoieneko 3­12 urte bitarteko ikasle guztiei ogitartekoaren bilgarri berrerabilgarriak banatuko zaizkie.

Debagoieneko Mankomunitateak hondakinen problematikak gure gizartean suposatzen duena aztertzeko, 1994/95. ikasturtetik aurrera Debagoieneko eskoletan urtero burutzen duen kanpaina osatzea erabaki du. Oraingo honetan, Lehen Hezkuntzako 3. zikloko ikasleei eta DBHko lehen mailako ikasleei zuzendutako ekintzez gain, "Hamaiketako jasangarria egitasmoa" burutzea erabaki du.

Aipatutako ekimen honekin, herritarren artean ohitura jasangarriak sustatzeko eta hondakinen arazoaz kontzientzia hartzeko helburuarekin, behin baino gehiagotan erabili izan dugun "Hondakinik onena, sortzen ez dena" leloari jarraiki, ogitartekoaren bilgarri berrerabilgarrien erabilera sustatu nahi da; hori dela eta, Debagoieneko 3­12 urte bitarteko ikasle guztiei ogitartekoaren bilgarri berrerabilgarriak banatuko zaizkie.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak