Joanekoan Aretxabaletak irabazi zuen, baina oso alde txikiagatik (5-4) eta zapatuko norgehiagokara begira eskoriatzarrak errebantxa gogoz egongo dira. Gainera, sailkapenera begira ere oraindik badago zer erabaki, kategoriari eusteko etxeko lanak izanda, bi taldeek ahalik eta gorenen amaitu gura dutelako txapelketa. Orain momentuan lau puntuko aldea dago bien artean.