Beñat Rezusta omenduko dute domekan Bergaran

Domekan, hilak 8, Aspe pilota enpresak Bergarako pilotalekuan antolatutako jaialdi profesionalean Beñat Rezustari omenaldia egingo diote Udalak eta herriko kirol elkarteek. Bergarakoak arratsaldeko bigarren partidua jokatuko du, Aitor Mendizabalen buruz buruko partiduarekin hasiko delako jaialdia.

Lehenengo partidua 17:00etan hasiko da, eta hor Aitor Mendizabal antzuolarrak buruz burukoa jokatuko du Taintaren kontra. Ondoren Rezustak jokatuko du, Retegi Bi-rekin batera Ezkurdiaren eta Zubietaren kontra –eta hirugarren partidu bat ere izango da–. Dena dela, partidua hasi aurretik egingo diote Bergarakoari omenaldia. Eta omenaldi horretan herriko eragile ezberdinek hartuko dute parte, tartean, Dantza Eskolako irakasleek, Musika Eskolako irakasleek eta pilota elkarteko gazteek.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.