Euskal kultur-ekoizpena eta sorkuntza sustatu nahi du talde berriak eta, helburu horrekin, batu ditu urte askoan zeregin horretan ibili diren antolatzaile, sortzaile eta eragileak. Talde eragile horretan egon dira Ahotsenea, Bertsozale elkartea, EHAZE, Euskaltzaleen Topagunea eta Aiaraldea Komunikazio Leihoa. Talde irekia da eta atzo aurkeztu zuten Laudion. Euskal kulturaren ikusgarritasunarekin arduratuta, hiru urtez gogoetan jardun eta gero plazara atera dute egitasmoa. Honela, jardunaldiak egingo dituzte eta horien bueltan kultur-egitarau zabala prestatu dute.