Joera negatiboak, hilabeterik hilabete, urte hasieratik eutsi dion udalerri bakarra Arrasate da. Urtarrilean 1.474 langabe zeuden Debagoieneko herri nagusian eta 1.504 langabekoa da maiatzeko kopurua. Eskoriatzaren kasua antzekoa da, 217 langaberekin eta apirilean %10,72ko tasa, %0,5 hazi da langabezia. Bergaran, berriz, martxotik apirilera bitartean, 34 lagunek aurkitu dute lana eta %9,98ko tasarekin amaitu zen apirila.
Maiatzeko Debagoieneko langabezia datuak
- Antzuola: 69 langabe, tasa: %6,35.
- Aretxabaleta: 292 langabe, tasa: %8,51.
- Arrasate: 1.503 langabe, tasa: %14,41.
- Bergara: 696 langabe, tasa: %9,98.
- Elgeta: 53 langabe, tasa: %8,94.
- Eskoriatza: 217 langabe, tasa: %10,72.
- Leintz Gatzaga: 8 langabe, tasa: %5,84.
- Oñati: 418 langabe, tasa: %7,86.
- Debagoiena: 3.256 langabe, tasa: %10,86.