Debagoieneko Helduen Dantzari Eguna

Amaia Txintxurreta Guridi 2016ko apirilaren 30a

Oñatiko, Antzuolako, Aretxabaletako eta Arrasateko ia 200 dantzari elkartu dira Oñatin. Goizeko kalejira kalean hasi dute, baina eguraldiagatik, alardea ezin izan dute Foruen Enparantzan egin, eta kiroldegiko kantxan egin dute erakustaldia. Harmailak jendez bete dira.

Eguraldiagatik baldintzatuta, baina oso giro onean igaro dute goiz-eguerdi partea Oñatin Debagoieneko dantzariek. Kalejirarekin hasi dira Kale Barrian gora zerua urdin zegoela, baina zaparradarekin kiroldegiko kantxan bukatu behar izan dute, eta bertan egin dituzte prestatuta zituzten euskal dantzak.

Etxe Aundin duten bazkarian indarrak hartu, eta arratsaldeko alardea, eguraldiak uzten baldin badie behintzat, Foruen Enparantzan egingo dute 18:00etan. Euria egiten badu, goizean bezala kiroldegian egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak