Bigarren diskoa Arrasaten eta Aretxabaletan grabatu du Screamers and Sinners taldeak, eta orain, nahasketak Berlinen ari da egiten Andy Laaf ekoizle alemaniarra. Cannonball Joe abestia izango da disko berriko kantuetako bat, eta suziri-gizonari buruz hitz egiten du kantuak. Arrasaten egunotan zirkua jarri dutela aprobetxatuta, bideoklipa bertan grabatzen izan dira taldekideak.