Ordu erdi geroago (16:30, Mojategi) Mondrak sailkapeneko azken postuetan dagoen Usurbil hartuko du etxean. Antzuolak, berriz, Urkomendiren zelaian jokatuko du, Unben, zapatu arratsaldean (16:30).
UDAk maila galdu du jada
Hirugarren mailan Ondarroako Aurrera taldearen zelaian 3-3 egin ostean matematikek diote UDAk kategoria galdu duela jada. Liga ez dute, baina, amaitu, eta domekan Getxoren bisita izango dute Ibarran (16:30). Ohorezko erregionalean, berriz, liderrari irabazteko gauza izan zen Aloña Mendi domekan (1-0), eta bihar goizean (11:15) ahalik eta goren sailkatzeko kontrario zuzena den Ostadarren zelaian joktuko dute.