Euskadiko langabezia tasa %10,5 izan da urteko lehenengo hiruhilekoaren bukaeran, Espainiako Estatistika Erakundearen (INE) Populazio Aktiboaren Inkestaren (EPA) arabera. Zehazki, 2015eko abenduan 33.800 langabe ziren, %10,16ko tasa, eta martxo bukaeran 35.200 izan dira.
Bizkaian eta Araban ez bezala, beraz, langabezia hazi egin da Gipuzkoan. Hala ere, Hego Euskal Herriko eta Espainiako langabezia-datu txikiena izaten jarraitzen du Gipuzkoak. Arabarena da hurrengo datu onena: %10,71ko langabezia tasa, baina han, langabe gutxiago dago: 2.600 gutxiago, hain zuzen ere.
Euskadiko datu orokorrak hartuta, 900 langabe gutxiago dago. Martxo bukaeran, 131.600 langabe zeuden, %12,80ko tasa (-%0,65).
Populazio okupatua ere handiagoa da, nolanahi ere. Hala, 2015 bukaeran 298.600 pertsona zeuden lanean Gipuzkoan, eta 2016an 1.300 gehiago dira: 299.900 landun. Euskadin bitarte horretan lana aurkitu duten 1.900 pertsonetatik %70 Gipuzkoakoak ziren.