Aretxabaletako Hiruatx eta Arrasateko AMS elkarteek Ekuadorrerako laguntza kanpaina abiatu dute

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko api. 28a, 14:20

Datozen asteotan ekintza desberdinak egingo dira bailaran zehar herritarren laguntza jaso eta Ekuadorrera bidaltzeko. Zapatuan Biteri plazan pintxoak eskainiko dituzte eta telebista bat zozketatuko dute Maiatzak 1 plazan.

Hiruatx eta AMS elkarteek, bailarako komunitate ekuadortarrarekin batera, Ekuadorreko lurrikararako emergentziazko laguntza kanpaina abiatu dute.

"Azken 67 urteetan herrialdeak izan duen tragediarik handiena". Hala deskribatu du Rafael Correa presidenteak Ekuador astindu duen lurrikara. Azken datuen arabera, 655 hildako, 41 desagertu, 4.605 zauritu eta 29.067 lagun etxerik gabe dira, eta Gobernuak larrialdi estatua ezarri du.

Eskualdeko Ekuadorreko komunitateak bere herriarekin elkartasuna bultzatu nahi du eta bidelagun izan nahi dute Hiruatxek eta AMSek. Gainera, Hiruatx elkartea 2014tik proiektu bat garatzen ari da Ekuadorren, bertako GKEkin harremana estua da, eta laguntza zuzena egiteko aukera eskaintzen die horrek.

Oinarrizko laguntza: urak, mantak, higiene kit-ak, moskiterak,…

Cash For Work: Programa mota hau lurrikara edo beste emergentzia kasuetan giza laguntza ematen duten erakundeek eskaintzen dute. Ordainketa sinboliko baten truke, jendea bere ingurua txukundu eta antolatzera aktibatu nahi da. Horrela, funtzio bat emanez, alde emozionala deskargatzeko aukera ere ematen da. Herritarrak burutuko diren ekintzetan parte hartzera animatu nahi ditugu.

Diru-laguntzetarako kontu korronte bat zabaldu dute: LABORAL KUTXA: ES15  3035  0002  14  002.0.06914.8

Diruz laguntzen duten herritarrei beraien NAN, helbidea eta izena abizenak ematea eskatzen diete, ogasunean desgrabatzeko aukera izan dezaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak