Twitterren euskarazko iragarkiak jarri ahal izango dira

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko apirilaren 27a

Puntu Eus fundazioak eta Espainiako Twitterrek akordioa sinatu dute. Sare sozialean euskarazko iragarkiak jarri nahi dituzten enpresen zerrenda osatuko du Puntu Eusek gero Twitterri bidaltzeko.

Akordioa lortzeko Puntu Euseko Lorea Arakistain eta Josu Waliño Espainiako Twitterreko arduradunekin bildu dira, Madrilen.

Puntu Eusek enpresei, elkarteei eta erakundeei deialdia luzatuko die bilera bat egiteko maiatzaren 9an. Twitterren publizitatea euskaraz egiteko prozedura azaltzea izango da helburua.

Otsailean eta martxoan Twitterrek euskarazko hainbat iragarki atzera bota zituen, izan ere, sare soziala 40 hizkuntzatan egon arren, 15 hizkuntzatan bakarrik onartzen ditu iragarkiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak