Gazteen talentua sustatzeko bekak emango ditu Aldundiak

Jon Berezibar 2016ko api. 27a, 09:38

Gazteen bikaintasuna bultzatzea da helburua arkitekturan, modan, gastronomian, arteetan, ondarean, zientzian, kirolean eta lankidetza gaietan, 428.000 euro pasatxorekin. "Gaitasun edo ekimen berezia frogatzen duten guztiek gizartearen eta erakundeen laguntza jasoko dutela" agindu du Denis Itxaso diputatu nagusiordeak.

Sorkuntzaren, kulturaren, artearen, turismoaren eta lankidetzaren arloko espezializazio bekak dira Kultura Departamenduak emango dituenak. Jakintza arlo horietakoren batean espezializazioko ikastaroak edo egonaldiak egiteko baliabide nahikorik ez duten gazteei eta familiei lehentasuna emango zaie.

Hauek dira bekak: 

  • Musika, dantza, arte dramatiko, ikus-arteak, erakusketen komisiarotza, moda eta diseinua eta arkitektura.
  • Harizko instrumentistentzako Prestakuntza espezializaturako Nicanor Zabaleta beka.
  • Ikerketa historikoak egiteko José Ignacio Tellechea Idigoras beka.
  • Prestakuntza beka Gordailun.
  • Turismoaren sektorean, oro har, eta sukaldaritza-gastronomiaren sektorean aplikatutako Prestakuntza espezializaturako eta ikerketarako bekak.
  • Kooperante gazteentzako bekak.
  • Etorkizun oparoa duten kirolarientzat.
  • Kirolgi bekak.
  • Zientzia bekak.

Informazio guztia Izangozara.org webgunean aurki daiteke.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak