Hainbat lekutako 27 margolari elkartu dira gaur Elgetako SketchCrawl topaketan

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko api. 23a, 15:09
Hiru margolari, gaur goizean, Elgetako plazan.

Herriko kantoi gehienak margotu dituzte Bergarako Beart elkarteak antolatutako topaketara etorritako margolariek. Udalak herrian egindako Sanblas opila bana oparitu die egindako bisita eskertzeko.

Aldian aldian SketchCrawl topaketak egiten dituzte inguruko margolariek eta gaurkoan Bergarako elkartea izan da antolatzailea. Elgeta aukeratu dute topaleku eta herrian izan dira 27 margolari. Beart elkarteko Pilar Azkaratek jakitera eman duenez Bergararrak asko izan dira, baina Arrasatetik, Elorriotik, Bilbotik edo Iruñatik etorritakoak ere egon dira.

Isilik egiten dute lan margolariek, eta azkar. Hamar minutuan herriko ia edozein bazter margotzeko gai direla erakutsi dute. Gauza ederra da ondo margotzen jakitea.

Herria margotzen

Herriko plazan elkartu dira margolariak 10:00ak aldera eta nork bere txokoa aukeratu du margotzeko. Plaza inguruan, Salbador kalean, Andra Mari plaza, Maala parkea... txoko eta kantoi ezberdinetan ikusi dituzte gaur elgetarrek margolariak. "Euriak kalte pixka bat egin digu baina ez asko. Oso ondo joan da topaketa eta arratsaldean bisita gidatu batean parte hartzeko gonbidapena jaso dugu", esan du Azkaratek. "Eskertzen diogu Udalari egindako harrera".

Erlazionatuak

Margolariak Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2016 api 23 Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak