Foru Aldundiak 45 langilerekin indartuko du zerga iruzurraren aurkako lana

Leire Kortabarria 2016ko api. 21a, 14:09

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ogasun eta Finantza departamentuak beste 45 langile izango ditu zerga ihesaren aurkako lana sendotzeko.

Ogasun eta Finantza departamentuaren helburu estrategiko bat da iruzur fiskalaren kontrako jarduera eta, gaur Jabier Larrañaga foru diputatuak iragarri duenez, “apustu” eta “esfortzu nabarmena” egingo du eremu horretan giza baliabideak indartzeko.

45 langile haietatik 13 aurten bertan hartuko ditu foru departamentuak, eta besteak, 2019ra bitartean.

Larrañaga eta Ogasuneko zuzendari nagusia, Jokin Perona, Gipuzkoako Batzar Nagusietako Ogasun eta Finantza batzordean agertu dira gaur, 2016ko Zerga Egiaztapenerako Plana gizarteratzeko.

Kutxa erregistratzaileen kontrola

2016rako Zerga Egiaztapenerako Plana lau ardatz nagusiren inguruan antolatzen da. Lehena, iruzurra saihestu eta jarraitzea, eta horretarako kutxa erregistratzaileen kontrol sistema ezartzeko lehen pausoak emango dira.

Bigarren zutabea giza baliabideen eta materialen hobekuntza da, antolaketaren ikuspuntutik. Arlo honetan kokatzen da giza baliabideen hazkunde eta egonkortzearen aldeko apustua.

Hirugarren ardatzak, bere aldetik, herritarrekin harremanak hobetzearen alde egiten du, bide elektronikoen norabidean sakonduz.

Planaren laugarren hanka informazioaren tratamenduan eta trukaketan hobekuntzak txertatzean datza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak