200 dantzari batuko dira Oñatin Dantzari Egunean

Irati Elortondo 2016ko api. 21a, 13:43
Oñatiko Oñatz dantza taldea Oñatiko Plazan

Datorren zapatuan, hilak 30, batuko dira bailarako dantza taldeak Oñatin 2016ko Dantzari Eguna ospatzeko. Guztira 200 dantzari hurbilduko dira Oñatira. Hala nola, Arrasateko Arrostaitz eta Lore Gazteak, Aretxabaletako Leizarra, Antzuolako Oinarin eta Oñatiko Oñatz dantza taldeak elkartuko dira bertan.

Kalejiran hasiko dira goizeko hamaiketan, ibilbidea Kale Berritik gora hasiko da, ondoren Atzeko Kaletik buelta emanez. Hamabietan alardearen txanda izango da, bertan arituko dira dantzan eguerdiko ordu bata eta laurden ingurura arte. Dantzariek bapo bazkalduko dute Etxe Handin arratsalderako prest egoteko. Seietan arratsaldeko alardea arituko da plazan ordu eta erdiz.

Bailaran elkarri lagunduz

Hurrengo zapaturako dena prest egon dadin, hilabete batzuk lehenago bailarako antolakuntzako kideak batzen dira; non eta nolakoa izango den aurreikusteko planarekin. Dantzak aukeratzen hasten dira segidan, talde bakoitzak ideiaren bat izango balu taldearekin konpartitu eta entseatzen hasten dira. Iñigo Murgiondo Dantzari Eguneko prentsa arduradunaren hitzetan: ''Ikusgarriagoa izaten da guretzat gure artean ideia berriak ateratzen direnean, bakoitzak ideia ezberdinak botatzean emozionanteagoa da''

Entsegu orokorra pasaden astean

Behin herriko talde bakoitzak bere dantza aukeratu duenean, antolakuntzako kideak berriz batzen dira egitaraua prestatzen hasi eta bakoitzaren dantzak ezagutzeko. Murgiondoren hitzetan pasaden astean ere batu zirela aipatu du: ''Azken entsegua egiteko geratu ginen pasaden astean, norberak bere etxean entseatutakoa besteekin kontrastatzeko eta gaizki atera dena hobetu ahal izateko. Aurten adibidez Oñatiko plazan bost talde bilduko garenez, plazan nola antolatu ere aurreikusi genuen.'' Txistulariak ere batzen dira entsegu orokorrera egun handirako dena prest egoteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak