Helene Alberdi eta David Garcia izan ziren Azkoitiako duatloian atletarik azkarrenak, eta Nere Arregi arrasatearra (Antxintxika) bigarren sailkatu zen emakumezkoen artean –irabazlearengandik bi minutura–. Gizonezkoen artean, berriz, Xabier Luis Urzelai izan zen Antxintxikako onena, sailkapen orokorrean bederatzigarren postuan. Taldeka, baina, Antxintxikakoak gorenera iritsi ziren, aurrealdeko onenen arteko denborak batuta debagoiendarrak nabarmendu zirelako.
Nere Arregi, ezkerrean, Azkoitian.
Katalunian ere emaitza onak
Bestalde, Antxintxikako beste ordezkari batzuk L'Ametlla de Mar-eko ironman erdian lehiatu ziren. Eta, nabarmentzeko lana egin zuenIñigo Labaien arrasatearrak (04:35:11) igeri 1,9km, bizikletan 90km eta korrika 21km egin ostean sailkapen orokorrean laugarren postuan sailkatu zelako, lehenengoarengandik 10 minutura. Hala, 40 urtez azpikoen kategorian Labaien podiumeko lehen postura igo zen. Gorka Iturbe aretxabaletarra 16.a izan zen, eta Mikel Lasa arrasatearra 18.a –50 urtez azpikoen artean bosgarrena–.
Ironman erdian izan ziren Gorka, Iñigo, Patxi eta Mikel, talde erretratuan.