Apirilaren 22an izango da ekintza, Cooperativismo de Mondragón y Tercer Sector; inspiración común, horizontes compartidos izenburuarekin, 09:00etatik 14:15era, Bilbao Factory Berrikuntzan. Helburua, antolatzeileen esanetan, bi errealitate horien arteko “elkarrizketa” egitea da, izan ere, euren hitzetan, “bakoitza bere aldetik” bizi izan dira, baina “komunean asko” dute: “Ekonomia sozial, kooperatibo eta elkarbanatu batek denon parte-hartzea behar du, eta nabarmendu beharreko elkarlan alorrak dira kudeaketa parte-hartzaile ereduak, formazioa eta ezagutzaren eta finantzaketaren kudeaketa”.
Mahai-inguru bat izango dira, eta parte-hartzaileak izango dira Mondragon Korporazioko presidente Javier Sotil, Karl Polanyi erakundeko presidente Song Kyong, REAS Euskadiko presidente Maria Angeles Diez eta Social Economy Europe-ko presidente Juan Antonio Pedreño. Segidan, hiru mahai irekiko dira aipatutako gaien gainean debatitzeko. Parte hartuko dute kooperatibagintzako hainbat ordezkarik.