Txapelketa dotorea jokatu dute Gipuzkoako karatekek Aretxabaletan

80 karate jokalari baino gehiago elkartu ziren atzo goizean, Ibarra kiroldegian, eta txapelketa dotorea egin zuten. Kimuak, haurrak eta kadeteak izan ziren nor baino nor gehiago eta jendetza elkartu zen horien saioak ikusteko.

UDAren 70. urteurrena aitzakia hartuta ekarri zuten Gipuzkoako txapelketa Aretxabaletara: "Oso ondo joan da guztia, izugarrizko laguntza izan dugu UDAko kideen zein gurasoen aldetik", jakinarazi du Odilo Vazquezek, aretxabaletarren entrenatzaileak.

Aretxabaletako kirolarien emaitzei dagokienez "hobeak" izan zitezkeela uste du Odilok, hala ere "pozik" agertu da. Haurren mailan (kata) Eneko Rodriguezek bi kanporaketa gainditu zituen: "Joanna Perezek, ostera, ezin izan zuen. Beti podiumean egotera ohitu gaitu eta oraingoan ezin izan da. Behar bada etxean jokatzeak urduritasuna areagotu zion". Kumite modalitatean (50 kiloz gainekoen artean), baina, bigarren geratu zen Arrasateko aurkariaren aurka galdu ostean finala. Alex Benitezek garaipena lortu zuen kumiten (70 kiloz azpikoen artean), baita Eneko Calvok ere (70 kiloz gainekoen artean).

"Zorionak guztioi, baina batez ere gurasooi eta UDAko karate eskolako kideoi emandako laguntzagatik. Egin duzuen lanak ez du parekorik".

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.