Euskal presoekin batera deportatuak ere izan dituzte gogoan Bilbon egindako manifestazio jendetsuan, eta aurpegi ezagun asko egon dira bertan, tartean duela hilabete gutxi Logroñoko espetxetik irtendako Arnaldo Otegi. Eta harekin batera, EH Bilduko legebiltzarkide nahiz LAB sindikatuko ordezkari asko. Hala, presoei elkartasuna erakustearekin batera, herritar eta eragileei eskatu diete preso eta iheslarien etxeratze bidea bultza dezatela.
Udaletxearen aurrealdea, jendez beteta.