24 urteko gaztea atxilotu dute Aretxabaletan, goizaldean Arrasaten ustez bi gizonezko zauritzearren

Xabier Urtzelai 2016ko api. 17a, 18:01

Goizaldeko 5:00ak aldera Arrasateko Zarugalde kalean ustez bi gizonezko erasotzeagatik atxilotu du ertzaintzak 24 urteko gaztea. Atxiloketa Aretxabaletan izan da, ordubete geroago. Herrizaingo Sailetik adierazitakoaren arabera, bi gizonezko kolpatzea, eta euretako bat laban batekin sabelean eta gluteoan zauritzea leporatzen diote.

Goizaldeko bostak pasata izan da erasoa. Ertzaintza Zarugalde kalera bertaratu denerako larrialdi zerbitzuak laban zauriak zituen gizonezko nat artatzen zebiltzan, eta gorputz osoan kolpeak zituen. Eta, kolpeak zituen beste gizonezko batekin ere jarri dira harremanetan.

Gertatutakoa ikertzen hasi eta ustezko erasotzailearen bila hasi dira ertzainak. Hala, ordubete geroago Aretxabaletan atxilotu dute 24 urteko gaztea, etxera zihoanean. Eta, haren automobilean 12 zentimetroko labana aurkitu dute ertzainek. Ustezko erasoak laban horrekin egin dituela ikusteko konfiskatu egin dute. Bi zaurituak, berriz, ospitalera eraman dituzte. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak