Dorletako Santutegian, non bestela, aurkeztu dituzte talde guztietako txirrindulariak. Hasteko, klubeko mailot ezberdinak eskaini dizkiote amabirjinari, eta lore eskaintza ere egin dute. Eta ondoren, eliza barruan talde guztiak aurkeztu dituzte, txikienetatik hasi eta gazte mailako taldera arte. Eta ondoren, kanpoan ateri zela aprobetxatuta erretratuak egin dizkiete ziklista guztiei, banan-bananekoak eta taldekoak: "Bai kategoria txikienean, eta baita gazte mailakoan talde oso politak ditugu. Horrekin batera, neskak ere oso txukun dabiltza, pozik gaude", adierazi du taldeko ordezkarietako batek, Iñigo Azkaratek: "Dena den, gure helburua ez da lasterketak irabaztea, garaipenen bat badator, ondo, baina beste helburu batzuk ditugu guk". Talde erretratuen ondoren luncha egiteko aprobetxatu dute, atzoko lasterketetatik bazegoen-eta zer errekuperatu.