Duela ordubete inguru izan da auto istripua Bergara eta Antzuola artean. Bi autok elkar jo dute, eta ondorioz, DYAkoek autoetako batean zihoazen ama-semea artatu dituzte. Urte eta erdiko semeak zauri arin batzuk zituen, eta ama –haurdun– Arrasateko ospitalera eroan dute, baina ez zegoen egoera larrian. Istripuaren ondorioz, 16:20 pasatxoan hasi dute gazte mailako Uzarragako txirrindulari igoera.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.