Alokairuak garestitu egin dira Gipuzkoan martxora arte

Leire Kortabarria 2016ko api. 17a, 08:00

Alokairuaren prezioa igo egin da Gipuzkoan urteko lehen hiruhilekoan, baina jaitsi egin da Euskadin, Bizkaiak bultzatuta.

Euskadiren batez besteko jaitsiera %4koa izan da, eta, martxo bukaeran, m2 bakoitzeko 9,6 euroko prezioa utzi du. Idealista webgune espezializatuak egindako txostenak dakartza datu horiek.

Gipuzkoan, alokairua %1,3 handitu da esandako epean, eta metro koadroaren prezioa 10,2 eurotan geratu da. Araban %1 hazki da alokairua, metro koadroko 7,7 euroko prezioa utziz. Bizkaian, aldiz, %6,1 jaitsi da, eta martxoko alokairua metro koadroko 9,7 eurokoa izan da.

Txostena egiteko, Euskadin alokagai zeuden 1.774 etxebizitzako lagina egin du Idealistak. 2015eko abendutik 2016ko martxora arteko datu basea hartu du kontuan, eta bakarrik esandako epean gutxienez 50 etxebizitzako oinarria zuten udalerriak.

Bilbon, merkeago; Gasteizen eta Donostian, garestiago

Hiriburuei dagokienez, bakarrik Bilbon jaitsi da alokairua, zehazki %5,8. Gasteizen %0,9 hazi dira errentak, eta Donostian, %0,7. Donostia da errenta-merkatu garestiena Euskadi osoan: metro koadroa 11,7 eurotan alokatzen da, batez beste. Bilboko batez bestekoa m2-ko 10,3 euro da, eta Gasteizkoa, 8.

Idealista-k gaineratzen duenez, Hego Euskal Herri eta Espainia osoan hazi egin dira alokairuak, Euskadin izan ezik.  Hala, hazkundea %4,3 izan da, eta martxo bukaerako batez besteko alokairua, m2 bakoitzeko 7,4 euro hileko. Urte arteko hazkundea %5,2koa izan da.

Bartzelona da esklusiboena

Bartzelonan, alokairuek maximo historikoa izan zuten 2015 bukaeran, eta orain, %1,2 murriztu dira; prezioa 15,2 euro da m2 bakoitzeko. Madrilen, urtarriletik martxora arte %3,8 garestitu dira alokairuak, eta 12,9 eurotan dago m2 bakoitza, orain urte bete baino %11,2 gehiago. Bere maximo historikoa 2008an izan zen.

Hego Euskal Herrian eta Espainian, Bartzelonak ditu errenta garestienak; gero, Madrilek, eta segidan, Donostiak eta Bilbok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak