Pello Alberdi elgetarraren hogei koadro ikusgai gaurtik Bergarako Aroztegi aretoan

Julen Iriondo 2016ko api. 15a, 11:54
Pello Alberdi, erakusketako koadroen ondoan.

Beti du izenburua Pello Alberdi elgetarrak gaurtik maiatzaren 1era Aroztegi aretoan ikusgai izango duen erakusketak. Hiru tamainatako –handi, txiki eta ertain– hogei olio-pintura dira jarritakoak

Azken urtebete inguruan egindakoa lanak ipini ditu ikusgai AlberdikBergarako aretoan. Elgetakoa izan arren Bergaran jardutea zer den badaki Alberdik, eta artista ezaguna da bertan.

Koadroetan nabarmentzen dira koloreak eta geometria. Abstraktuak dira, eta ikusle bakoitzak aterako du iradokitzen diotenaren gaineko ondorioa, autorearen hitzetan; hori bai, bere asmoa koadroek giro goxoa sortzen laguntzea da.

Erakusketa egongo da ikusgai astean zehar arratsaldez, domeketan goizez eta zapatuetan goiz eta arratsaldez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak