MUk eta Soraluce BKEk derbia jokatuko dute zapatuan

Xabier Urtzelai 2016ko api. 15a, 12:00

Gipuzkoako senior mailako MUk eta Soraluce BKEk derbia jokatuko dute zapatuan Iturripen. Bi taldeak daude sailkapenean atzealdean, mahoneroak azkenak (25 puntu), eta arrasatearrak (30 puntu) jaitsiera postuengatik borrokan.

Zarautzekoekin eta Zast-ekoekin batera. Hala, garaipen beharrean kantxaratuko dira bi taldeak 16:00etan hasita (Iturripe).

EBAko talde MU Kantabriara
EBA mailan Mondragon Unibertsitatekoak Renedora abiatuko dira, Pielagosen kontra indarrak neurtzera (domekan, 18:30ean). Partidu berezia izango da, gainera, Kantabriako taldeak gaixorik dagoen haur bati laguntzeko kanpaina abiarazi dutelako, eta zuri-moreek kanpaina horretan parte hartuko dutelako. Horrekin batera, datorren astean Easoren kontrako derbi gipuzkoarrean Ointxe! klubak janari bilketa egingo du. Bigarren mailan bosgarren dagoen Oñatiko taldeak, berriz, Cafes Aitonaren kantxan jokatuko du zapatuan (20:00).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak